Nafarroako eszenak oholtza berezia izango du Iruña Rock jaialdian

Iosu Ganuza Garcia 2023ko ots. 20a, 16:06

Martxoaren 31n eta apirilaren 1ean izanen da musika jaialdia, Nafarroa Arenan. 

Deserrite, Cobardes, Javi Robles, Corrosive, Katanga Dub, La Sonrisa Metálica, Lilo eta Mdr Madurga izango dira Iruña Rock 2023ko NMC agertokian, martxoaren 31 eta apirilaren 1ean Nafarroa Arenan.

Ainhoa Arano, Iruña Rocken komunikazio arduradunak azaldu duenez, "Navarra Music Commission eta Iruña Rock jaialdien arteko akordioaren bidez deialdi ireki baten bidez" hautatu dituzte taldeak.

Emanaldien ordutegiak eta bandek joko duten eguna datozen egunetan iragarriko dituzte, jaialdiko gainerako artista nagusiekin batera. Konfirmatutako izenen artean daude: Natos y Waor, Narco, Su ta Gar, Ciudad Jara, Huntza, Lagrimas de Sangre, Banda Bassotti, Kaotiko, Jarfaiter, Kaos Urbano, Jarfaiter, Kaos Urbano, Songs of Aguirre & Scila, Bala, Liher, La Topadora eta The Lizards.

Nafarroako ezenako taldeen kontzertuek 20 eta 25 minutu arteko iraupena izango dute, eta emanaldi horietarako berariaz sortutako agertoki batean izango dira, Arenako pistan bertan.

Zuzenekoak agertoki nagusiko artista aldaketak irauten duen bitartean izango dira. Proposamen horren bidez, "Nafarroako taldeei aukera eman nahi zaie milaka pertsonaren aurrean beren proiektuak zuzenean aurkezteko, kalitatearen aldeko apustua egiten duen kartel propioa osatuz, baina aniztasun estilistikoa, euskararen presentzia edo emakumeek gidatutako edo osatutako bandak alde batera utzi gabe".

Ohiko zerbitzuak eskainiko dituzte eta aurten janaria foodtruck desberdinek emangu dute "elikadura aniztasuna eskaintzeko". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!