Online Language Support tresna hizkuntzak ikasteko online plataforma libre bat da, eta Erasmus Europako mugikortasun-programari heltzen dioten ikasleei eta European Solidarity Corps elkartasun-programa europarreko parte-hartzaileei Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak ikasten laguntzea du helburu, islandieraz, mazedonieraz, norvegieraz, serbieraz eta turkieraz gain.
Ildo horretan, eskaera bat dator Euskarabidearen ildo estrategikoekin. Ildo horien bidez, besteak beste, sarean dauden euskarazko edukiak (kulturalak, informatiboak, prestakuntzakoak, aisialdikoak, sentsibilizaziokoak eta motibaziozkoak) areagotzeko ekimenak garatu nahi dira, bai eta mundu digitalean euskararen erabilera sustatu ere.
Taldeartean Europako Batzordeari eskaera nola egin aztertuko dutela adierazi diete.