'Anonyme Popular' gaur Nafarroako Antzerki Eskolan

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 16a, 13:15

Igor Elortza sortzailea izan da Metropoli Forala saioan. 

Bertsoak, irudiak eta musika uztartzen dituen Anonyme Popular ikuskizuna eskainiko dute gaur arratsaldean Nafarroako Antzerki Eskolan Bertsoaroa jaialdiaren barne.

Igor Elortza Igor Anonyme Popularren lana da hauxe, gaur ikusi eta entzun ahalko dena, eta lana, definitzeko zaila izan daiteke; Elortzak berak dioenez bertso musikatuen emanaldia baino, ikuskizuna bilakatu da.

Oholtzaratzeari buelta eman nahi izan diote eta Oier Zuñigak zuzenduta, ikus-entzunezkoak, musika eta unean uneko bertsoak tartekatuko dituzte emanaldian. Hasieran berriz, egunerokoarekin lotutako bertsoak eskainiko dituzte. Izan ere, Anonyme Popular izena hortik datorrela adierazi du Igor Elortzak.

Tekno-musika gehitu dio oraingoan bere proiektuari Elortzak. Bizi dugun  garaiaren inguruko bertsoak dira oinarria, eguneroko gatazkak, baina eszenaratzeak sortzen du ikuskizuna.

Beraz, gaur Nafarroako Antzerki Eskolan, arratsaldeko 19:00etan Igor Elortzaren hitzez eta ahotsaz, Rafa Ruedaren doinuez eta musikaz, Kultura Kooperatibaren ikus-entzunezkoez eta Gotzon Garaizabal eta Malen Amenabarren irudigintza eta dirudigintzaz gozatzeko aukera izango duzue. Sarrerak, Antzerki Eskolaren webgunean eta lehiatlina bertan eskuratu daitezke, 5€ren truke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!