Amaia Remirez eta Raúl de la Fuente nafarren ' Maldita. A Love Song to Sarajevo' filmak irabazi zuen Dokumental Film Labur Onenaren Goya Saria, Kanaki Filmsen hirugarren garaikurra. Bozo Vreco, bere burua gizon zein emakumetzat duen, artistaren bitartez Bosnia eta Herzegovinako hiria erakusten du filmak.
Remirezen lehen saria da zuzendari lanetan.
Bozo Vreco abeslari eta diziplina anitzeko artistak Sarajevo hirian gidari lanak egiten ditu. Film labur honetan, ikusleak Sarajevo ezagutuko du artistaren bitartez. Hiri hori, gerrak zaurituta egon arren, itxaropenez eta ilusioz beteta agertuko da. Helburua, zinemagile nafarrak zioenez, Sarajevo gerrarekin identifikatzeari uztea da, eta helburu didaktiko bikoitza du: batetik, gerrak zatitutako hiriak eta hiritarrek bat egin duten elkarbizitzan eta beste lurraldeekiko (Bartzelona) loturak sortu dituzten; bestetik, artea pertsonaren nortasunaren adierazle nagusi gisa erakustea.
Zinemaldietako ibilbidea amaituta, orain ibilbide komertzialari ekingo dio ‘Maldita’k, kultur etxe, areto eta ikastetxeetan proiektatzea espero dute.
Datozen erronkei buruz galdetuta, Kanaki Filmsen hurrengo bi lanak errepasatu ditu Remirezek, luzemetrai bat eta beste laburmetrai bat.
Baina gureetan esan bezala, datozen aste eta hilabeteetan proiektatuko dena ‘Maldita. A love Song to Sarajevo’ izango da. Bozo Vreco du protagonista eta haren kanta da ‘Pandora’