2023ko Bertsoaroa aurreko astean hasi zen osteguneko Bertso Jaialdiarekin. Bigarren hitzordua gaurkoa da Gazteen Bertso Saioa. Beñat Astiz, Bittori Elizalde, Eki Mateorena, Irantzu Idoate, Izaro Bilbao eta Maddi Agirre izango dira oholtzan. Gai-jartzaile eta aurkezle lanetan, aldiz, Iratxe Muxika.
Irrintzi Plaza saioan Bittori Elizalde izan zen. Bertan aitorto zuen "errutinatik ihes egiteko tartea" izanen dela Labako hitzordua: batetik "arratsaldean klaseak izanik beste jarduera batean parte hartzeko aukera" izanen duelako; bestetik, "lagun artean plazan aritzeko aukera, patxadaz, gozatzeko modukoa" delako.
Lehiaketaz harago bertso-saioen aisialdi formatua aldarrikatu du Elizaldek, eta adierazi "bertsolaritzarekin lehen harremana egin nahi duen zalearentzat, aukera bikaina" direla halakoak.
Hitzordua, Gazteen Bertso Saioa, gaur arratsaldeko zazpietan, LABA aretoan, Gaztelu plazan.