Karlos Delas: “Pasaiako sarraskiaren auzia ireki dute, baina ez dugu itxaropen handirik”

Euskalerria Irratia 2023ko ots. 9a, 14:20

1984. urtean Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituzten Pasaiako badian. Horien artean, Rafa Delas. Haren anaia, Karlos Delas Metropoli Forala saioan izan dugu.

Ukatu egin zuten bere garaian. Horregatik, ezustean hartu dute Pasaiako sarraskiaren biktimek eta senideek Donostiako Instrukzioko 2. Epaitegiaren erabakia. KAA Komando Autonomo Antikapitalistetako lau militanteen ustezko hiltzaileetako batzuk identifika ditzakeen ikusteko deitu dute Joseba Merino, segadatik bizirik atera zen militante bakarra. Berandu iritsi da erabakia Karlos Delas, hildako Rafael Delas Txapas-en anaiaren iritziz. 2018an itxi zuten auzia, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak senideen eta herri akusazioaren helegitea atzera bota ostean. Harrituta utzi zituen epai hark senideak, delituak onartu zituztelako, baina delitugileak nortzuk ziren ezin zela jakin ebatzi zutelako. Merinok TVEko bideo batean identifikatu zituen poliziak, eta hori berrestera deitu dute martxoaren 28rako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!