12- SOPAKANA (4 katilutxo)
Osagaiak:
-500g esne
-25g azukre
-40g ogi gogor (80g bizkotxo)
-50g margarina
-Kanela adar bat
-Limoi azal pixka bat
-Kanela hautsetan (aukeran)
Nola egin:
1.-Lapiko batean esnea, azukrea eta kanela arrama egosten jarri.
2.- Irekiten hasten denean, limoi azala eta margarina gehitu sua potentzia bajuan jarriz 10 minutuz.
3.-Kanela arrama eta limoi azala kendu eta ogia gehitu zatitxotan. Beste 10 minutuz egosi eta pixka bat epeltzen utzi.
4.- Nahi izanez gero gainetik kanela hauts pixka bat bota diezaiokezu.
OHARRAK: Sopakana ogiarekin egiten zen arren, egunak pasata sobratzen den azken bizkotxo zati erdi gogortuarekin egitea ere gomendatzen dut. Errezetan aldaketa batzuk egin beharko dira: Azukrerik ez gehitu, nahikoa da bizkotxoak daukanarekin. Kanela eta limoia kendu ondoren, sua itzali eta bizkotxoa zatitxotan gehitu minutu pare batez.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!