Eztabaida politikoz betetako astearen ondoren, erabakia mahai gainean, “guztien argudioak entzun” bai, baina, “oso sentsazio txarra” dutela aitortu du Patricia Etxarren Mañeruko zinegotziak. Mañeruk zonalde mistoan sartzeko eskaera egin du, eremu mistotik kanpo dagoen bailarako herri bakarra delako eta “herrian, euskara oso agerian” dagoelako. Horiek argudiatuta herritarrek daukaten eskubidea aldarrikatzen dute. Etxarrenen hitzetan, "Mañeruk euskarari ematen dion garrantzia politikariek ez dute kontuan hartu".