Futbolitika

Istorio erromantikoak, geopolitika eta lurraldetasuna

Euskalerria Irratia 2022ko aza. 30a, 18:00

Gaurkoan Beñat Zarrabeitia kazetariarekin Naiz agerkarian azken aste hauetan publikatutako zenbait erreportaje izan ditugu hizpide.

Futbola kirola baino gehiago dela hainbatetan errepikatu izan da. Qatarren lehiatzen ari diren Munduko Txapelketak eztabaida piztu du hainbat aldarrikapenen inguruan. Politika esaterako betidanik izan da lotua kirol honekin, esaterako aurreko astean Beñat Zarrabeitiak ekarritako hau: 

"Hamaika bizitza ibilbide bakar baten barruan biltzen dituzten biografiak daude. Hori da Joao Saldanharen kasua. Bere ibilbidea konpromiso politiko irmoak markatu zuen, baina baita esperientzia batzuk biltzeak ere. Bizipen horien ondorioz, arma-kontrabandista izan zen, haur bat, Brasilgo zenbait filmetan parte hartu zuen arte. Hala ere, Alderdi Komunistako militantzia klandestinoarekin batera, bere bizitza markatu zuen beste elementua balompiea izan zen, futbolari, entrenatzaile eta kirol kronista bezala jardunez. Bi elementuen arteko balizko kontraesana zalantzan jarrita, argi eta garbi adierazi zuen: «futbola ez da alienazioa, aisialdia baizik. Eta aisia bizitzaren zati bat da».

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!