Tresnak: bol, pixua, batidora, zartagia,tapa, espatula
Nola egin:
Soja esnea eta ozpina nahastu eta 5 minutuz utzi.
Beste osagai guztiak gehitu eta nahastu.
Zartagi antiadherente bat olioztatu eta maximoan berotu.
Zartagia beroa dagoenean, masa pixka bat bota, sua erdi-fuertera jeitxi eta tapa jarri.
Masari burbuilatxoak ateratzen hasten zaizkionean, epatula baten laguntzaz buelta eman.
Minutu pare baten ondoren zartagitik atera eta gainetik txokolatea, siropea, futa batzuk bota diezaiokezu.
Oharra:
-Masa sobratu bazaizu ez dut gomendatzen gordinik hozkailuan gordetzea. Tortita guztiak egin eta plater batean gorde ditzazkezu toki lehor eta fresko batean. Ongi irauten dute bi egunez gutxi gora behera
-Gerta daiteke, zartagi antiadherente bat ez baduzu, tortitak itxasi eta emaitz on bat ez ateratzea. Hori gertatzen bazaizu, mesedez ez bota masa, madalenak egin ditzazkezu 180ºtara 25 minutu sartuz.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!