Berta Garcia (LAB): “Berandu dator oso Glovoren kontrako epaia”

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko aza. 15a, 10:31

Glovoko 207 banatzaile soldatapekoak direla ebatzi du Iruñeko Gizarte Arloko epaitegiak. Enpresak Segurantzako Erregimen Orokorreko kotizazioak pagatu beharko ditu.

Glovoren eta langileen artean lan-harremana dagoela baieztatu du Iruñeko Gizarte Arloko epaitegiak. Enpresa banatzailearen aurka Gizarte Segurantzak jarritako demanda baietsi dute, eta 2018ko urritik 2019ko irailera bitartean Nafarroan lanean ari ziren 207 langileren kotizazioak pagatu beharko ditu. 

LAB sindikatua pozik dago jasotako epaiagatik, Auzitegi Gorenaren doktrinarekin aplikatu dutelako. Hala eta guztiz ere, epaia berandu iritsi dela azaldu du Iruñerria Goizetik albistegian Berta Garcia LABeko Zerbitzu arloko arduradunak. Langile zehatz batzuei eragiten die epaiak; eta, ondorioz, lana amaitu ez dela argitu du.

Epaia ez da irmoa oraindik, Glovok errekurtsoa jar dezake. Azkeneko epaiketan, Bilbon, ez zuen egin, eta hemen berdina gertatzea espero du sindikatuak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!