Ernesto Prat (Lekaroz): “Aurreko galdeketen kontrako argudioekin saiatzen ari dira igandekoak debekatzen"

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko aza. 14a, 09:48

Erdizko proiektuaren inguruko galdeketak bertan behera uzteko bi eguneko epea eman diete Baztango alkateei. Gaur hartuko dute erabakia.

Erdizko proiektuaren inguruko galdeketa antolatu dute Baztango hamalau alkatek, nork bere herrian. Ostiralean, baina, Guardia Zibilak Baztango kuartelera deitu zituen eta Espainiako Gobernuko ordezkaritzaren eskaera bat jaso zuten. Bi eguneko epean galdeketak bertan behera utzi behar dituztela adierazi zaie. Lekarozko zinpeko alkatea da Ernesto Prat.

Gaiari lotutako Baztanera iritsitako hirugarren debekatua da. Magnesitas de Navarraren Erdizko proiektuari buruzko herri galdeketak egiten saiatu dira Baztango Udala eta Batzarra, baina Espainiak galarazi egin ditu. Udal ordenantzak baliatuta antolatu dute igandekoa alkateek. Bertan behera uzten ez badituzte, zigor administratibo eta penalak eduki ditzake, jaso duten eskaeraren arabera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!