Eider Aldaia (Ama bakarren elkartea): “Inoren lurraldean kokatzen gara guraso bakarrak”

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko aza. 11a, 09:51

Guraso bakarreko familien legeak jasotzen dituen neurriak eraginkorrak ez direla salatu du Euren erabakiz ama bakar direnen Nafarroako elkarteak.

Amatasun baimenak parekatzeko eskatu du elkarteak Nafarroako Parlamentuan, bi kideko familien gisara 32-42 aste edukitzeko. “Hamasei hamazazpi aste ditugu, ez dira pilatzen guraso bakar horrengana. Gure haurrek ez dute, beraz, zaintza eskubide berdina”, salatu du Iruñerria Goizetik albistegian Eider Aldaia kideak.

Pobrezia arriskuan bizi direnen ehunekoa oso altua da kolektiboan, erdia baino gehiago dira; eta behar beharrezkoak dituzte laguntzak, Aldaiak azaldu duenez. Hala ere,  horiek eskuratzeko  zailtasunak dituzte: “Badira laguntza batzuk kontribuzioari dagokionez ezin ditugunak jaso. %30eko hobaria dagokigu, baina aurretik egin behar den balorazio txostena ez dagoelako egina”.

Nafarroako Parlamentuan agerraldia egin zuen elkarteak asteazkenean. Parlamentuko taldeek bat egin dute haien aldarrikapenekin. Elkartetik, baina, hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatu diete.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!