Igor Peñalver (ELA): “Landaben elektrifikatzeko zenbat diru iritsiko den eta zein lan eginen duten jakin behar dugu”

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko aza. 10a, 09:21

Seat-Volkswagen taldeak ibilgailu elektrikoa ekoizteko Madrilen laguntza onartu du. Albiste ontzat jo du Landabengo langile batzordeak.

Espainiako Gobernuak Europako Next Generation funtsetatik jasotako 397 milioi euroko diru laguntza onartu du Seat-Volkswagenek. Berreskurapen eta eraldaketa ekonomikorako proiektu estrategikoetarako diru ekarpenak Landabengo elketrifikazioa du barne, eta 35 milioi inguru jasoko enpresak horretarako.

Langileek besterik espero ez zutela adierazi du Iruñerria Goizetik albistegian ELAko ordezkari Igor Peñalverrek, baina aurrera begira egitekoak direla gogorarazi du. Izan ere, etorkizunerako plan zehatz bat nahi dute langileek.

Bitartean, VW Nafarroan hauteskundeak aurreratzeko aukera mahai gainean jarri du UGTk, lantegian errelebo-kontratuaren negoziazioari berme handiagoz aurre egiteko. Erabakia aho batez hartu behar da, eta goizean bildu dira erabaki bat hartzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!