Ukitu berezia duten partiduak asteburuko gizonezkoen lau eta erdikoan

Iosu Ganuza Garcia 2022ko aza. 4a, 12:06

Sakandarren arteko partiduak (Ezkurdia - Etxeberria) sortu du ikusmin gehien. Mikel Idoatek egin du analisia Metropoli Foralean. 

Askorentzat frontoiko hitzordu erakargarriena da Lau eta erdiko txapelketa. Asteburu honetan bada ebatziko da nortzuk ariko diren buruz buru kaiolako finalean. 

Bi finalaurreko eta ezustean sartu den lehiakide bana haietako bakoitzean. Alde batetik Peio Etxeberria, Joseba ezkurdiaren aurka ariko da. Biak sakandarrak, lagunak biak. Entrenamenduetako lankideak dira gainera baina alde batera utzi beharko dute adiskidetasun hori, ostertzean sari oso handia izango duen norgehiagokarako, hau da, Lau t 'erdiko finala jokatzeko. Biak nafarrak izanik Iruñeko Labriten jokatuko dute txapelerako lehian parte hartu nahian. 

Pilota aukeraketa ezustekorik gabe egin zuten, bi pilotariek saskipean aurkitutakoarekin konforme amaitu zuten. Peio Etxeberriak ere Ezkurdiaren pilotak bereak baino gehiago gustatzen zaizkiola esan zuen, beraz, materiala ez da arazo izango.

Beste finalerdian, ustekabean txartela lortu duen Elordi eta Altuna hirugarrena lehiatuko dira. Elordi handinahi azaldu da, finalera konfiantza osoz iristen dela adieraziz, inongo presiorik gabe.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!