Miren Lizasoain (Erlandere): "Larunbat honetako Ekomerkatua eta antzeko ekimenak oinarrizkoak dira ekoizleontzat"

Euskalerria Irratia 2022ko aza. 3a, 18:23

Erlanderek eztia, propolia, erregina-jelea eta izoztutako polena eskaintzen ditu. Miren Lizasoain da bertan ekoizlea, Arbeizan, KM0-ko produktuak prestatzen dituzte, ekologiarentzat horrek dituen onura guztiekin. Asteburu honetan izanen da Ekomerkatua, Geltokin.

Urriko edizioa Erriberrin ospatu ondoren, EKOmerkatua Iruñeko erdigunera itzuliko da azaroaren 5ean, larunbata, sasoiko postu gonbidatu batekin: Valentziako zitriko ekologikoak itzuliko dira. EKOmerkatuak 11 ekoizle ekologiko hartuko ditu 09:30etik 14:00etara, Nafarroako elikagai fresko eta sasoikoekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!