Denon Artean argitaletxeak haur eta gazteentzako literatura berrikuntzak ekarri ditu Edizioaren VI. azokara. Unai Paskual editoreak emandako urratsen berri eman digu. Harekin izan da Josu Jimenez Maia idazle, itzultzaile eta zuzentzailea. 'Hiru Miru' album ilustratua euskaratik gaztelania eta arabierara itzuli dute, liburu bakarreak bi hizkuntzak hartzen dituelarik. Helburua da Saharako kanpalekuetako Bubisher liburutegietan banatzea eta gainera saldutako lanekin bildutakoa kanpaleku horietara bideratuko dute.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.