Ahal Dugurekin akordioa ixtea falta zitzaion Maria Txibiteren exekutiboari, gobernua osatzen duten talde guztien onespena izateko. Atzo arratsaldean lortu zuten adostasuna. Alderdi moreak jakinarazi duenez, ez dira Ahal Duguk sinatuko lituzkeenak, baina koalizio gobernuan izanik, negoziazioak gai zenbait ez ukitzea dakarrela gaineratu dute.
Aldaketak eragin ditu aurreproiektuan akordioak. 14.500 eurotik beherako errentek aitorpena egin behar ez izateko konpromisoa hartu dute aldeek negoziazioan. Egun 12.600 euroko muga du neurriak.