Gobernuko kideek aurrekontu akordiorik ez dutela jakinarazi du Ahal Duguk

Euskalerria Irratia 2022ko urr. 17a, 11:29

Bihar bilduko da Ahal Dugu Nafarroako Gobernuarekin, “onartzeko edo ez”. Lege aurreproiektua asteazkeneko gobernu saioan onartu nahi du exekutiboak.

Noticias egunkariak egin zuen publiko gobernuko hiru kideen arteko aurrekontu akordioa. Harriduraz jaso zuen albistea aldeetako batek. Une horretan, bost departamentuen inguruko partidak ezagutzen ez zituztela esan du, gaur, Ahal Duguko Mikel Builek. Jaso dituzte dagoeneko, eta bihar bilduko dira gobernuarekin, alderdi moreak egin dituen proposamenak "onartzeko edo ez”. Aurrekontuen inguruko iritzia Ahal Duguko Nafarroako Herritar Kontseiluak ezarriko duela zehaztu du Builek.

Elma Saiz Ogasun eta Ekonomia kontseilariak urriaren 11an esan zuen zuen urriaren 19an onartuko dela legearen aurreproiektua. Hala, bi eguneko epean lortu beharko lukete adostasuna. Testua azaroaren 4an Nafarroako Parlamentura bidaltzea espero du kontseilariak.

Parlamentuan legeak onarpena izateko, EH Bildurekin negoziatzen ari da exekutiboa. Hizketan ari direla zehaztu du, EH Bilduko Bakartxo Ruizek. Departamentuekin eta gobernuarekin bilerak izan dituzte, aurreproiektuan aldaketak txertatzeko. Horiek islatuta ikusiko dituztela espero du Ruizek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!