Ane Eslavaren liburutegia

Patxi Irurtzun: “Ipuinak errealitatea kontatzeko modu naturalena dira”

Euskalerria Irratia 2022ko urr. 18a, 09:43

Patxi Irurtzun idazleak  Once millones de ejemplares vendidos izenburuko liburua plazaratu du. Hamabi ipuinek osatzen dute lan hau. Zenbait ilustratzaile nafarren irudiak ere tartekatzen dira testuen artean. Sarritan, Ipuinen oinarrian Ikuskizunaren gizartea dago.

Patxi Irurtzun idazlearen esanetan, ipuina bazterrean uzten den generoa da. Ipuinak helduentzat soilik direla nabarmentzen du hainbatek. Egile onen lanek argi uzten dute hori ez dela horrela. Bere ibilbidean hainbat genero landu ditu, tartean nobela, ipuina, kronika eta haur eta gazte literatura, eta bere liburuen artean daude Los dueños del viento, Tratado de hortografía edo El tren de los locos. Metropoli Forala saioan izan ditugu Patxi Irurtzun eta Txalaparta argitaletxeko editore Ane Eslava.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!