Iragarritakoari gehituko zaizkie 40 milioi euroak. Hala 158 milioi euro jasoko ditu Nafarroak, inbertsioetarako, Espainiako Aurrekontu Orokorretatik. Maria Txibiteren esanetan, Espainiako Gobernuak Nafarroari ematen dion babesa berresten dute. Partida nagusien artean, Abiadura Handiko Trena azaltzen da. 71 milioi euro jasoko ditu Nafarroak.
Geroa Baiko bozeramaile Uxue Barkosek egindako galdera bati erantzunez eman du jakitera zenbatekoaren hazkundea presidenteak. 40 milioi euroen albistea "positibotzat" jo du Barkosek, baina ez du nahikotzat. Esan du "lehen begiratu batean" aurrekontuek "inbertsio handiagoa" dakartela Nafarroarentzat, iaz 77 milioi izan baitziren, baina "beste erkidego batzuen atzetik dagoela.