Goizeko bederatzietan hasi da Espainiako Senatuan osoko bilkura. Memoria demokratikoaren legea ari dira eztabaidatzen. Legea onartzeko bidean lehenengo urratsa izanen da. Koldo Martinez Nafarroako senatariarekin mintzatu da Euskalerria Irratia, eztabaidaren atarian. Sutsua aurreikusten du, PPk, VOXek edota UPNk osoko zuzenketa aurkeztu diotela kontuan izanik.
Legeari gehitzeko zenbait proposamen egin ditu senatariak. Legearen denbora esparrua handitzeko edota Ezkaba memoria gunea Espainiako aurrekontuetan isla izatea, esaterako.