Mikel Irujo: “Nafarroak balio berezia ematen dio Siemens Gamesari, hori erakutsiko diogu zuzendaritzari”

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko ira. 30a, 13:04

Siemens Gamesa multinazionalak iragarri du 2.900 langile kanporatuko dituela. “Enplegu guztiak” defendatuko dituela esan du Ekonomia eta Enpresa Garapenerako kontseilariak Euskalerria Irratian. Nafarroan 1.800 langile ditu.

Mikel Irujo, Enpresa eta Ekonomia Garapenerako kontseilaria atzo batzartu ziren Alemanian Siemens Gamesa multinazionaleko zuzendariarekin. Ia ordu berean jaso zuen kaleratzeen inguruko albistea.

Multinazionalak iragarri du 2.900 langile kanporatuko dituela, horietatik 475 Espainiar Estatuan. "Nafarroako planten azken lanpostua ere defendatuko" duela esan du kontseilariak. Horretarako, Nafarroak enpresari eskaintzen diona eta etorkizuna jarriko ditu erdigunean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!