Ohiko uda bizi izan dugu eta festak eta ospakizunak egunero izan ditugu Nafarroaren luze eta zabalean. Kontzertuak itzuli dira, eta nola ez, erromeriek giroak alaitu dituzte betiko doinu dantzagarriekin eta kanta berrienen bertsioekin. 2019ko udazkenean ekin zion bideari Biziraun erromeria taldeak. Iker Andueza eta Leyre Arana izan ditugu gurean.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.