Entzutekoak

David Anaut (Euskararen Kontseilua): “Atzera pauso bat da merezimenduen dekretua”

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko ira. 19a, 10:19

Nafarroako Euskararen Kontseiluak ezezkoa eman dio euskararen merezimenduen dekretuari. Ostiral eguerdian egin zuten bilera. David Anaut kideetako bat da.

Hamabost boto izan zituen aurka Nafarroako Gobernuak prestatutako euskararen merezimenduen dekretuak eta sei abstentzio, Nafarroako Euskararen Kontseiluan. Zonifikazioari eusten dio proposamenak, eta horren aurka egin du kontseiluak. Euskararen Legearen araberako eremu euskaldunean eta mistoan baloratuko dute soilik euskara dekretua indarrean sartzean. PSN eta Geroa Bairen tirabiren ostean, eremu mistoan, lanpostu jakin batzuetan soilik.

Euskararen Kontseiluak, halaber, eskatu du euskara Nafarroako Foru komunitate osoan ofiziala izan dadin, Euskararen foru legea lehenbailehen aldatzeko. Hemeretzi bozka izan ditu proposamenak alde, eta hiru abstentzio.

Bozketa eta adierazpena ez dira lotesleak. Ana Ollo herritarrekiko harremanetarako kontseilariak parlamentura eta exekutibora bideratuko dituela adierazi die.

Argazkia: Goiena

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!