Eloy Orzaizek Iruñeko Kontserbatorioan eta Musikenen ikasi zuen klabea jotzen. Herbeheretan osatu zituen bere ikasketak. Azken urteotan, Suitzan bizi izan da. Bertan zegoela hainbat talde eta orkestrarekin aritu da herrialde askotan jotzen. Aurki, Parisko goi mailako musika ikastetxe garrantzitsu batean hasiko da lanean. Guardasola saioan izan dugu musikari iruindarra. www.eloyorzaiz.com