Eraso sexisten aurka 'Tafallan ez zaitez isildu' kanpaina aurkeztu dute

Euskalerria Irratia 2022ko abu. 10a, 14:06

Pedro Leralta zinegotzia izan da Euskalerria Irratiaren sintonian kanpainaren eta festetako protokoloaren berri ematen.

'Tafallan ez zaitez isildu - Tafallan quien calla, falla' lelopean, Udalak erasoen aurkako kanpaina aurkeztu du, abuztuaren 14tik 20ra ospatuko diren aurtengo jaiei begira.

Prentsaurrekoan azaldu dutenez, "Tafallan izorratzen bazaituzte isildu adi' esaldi historikoa birplanteatu nahi izan da, erasoen aurkako berdintasun irizpideak betetzen ez dituen esaldia baita". Kanpaina honekin, Udalak dei egiten die herritarrei "jaietan erasoren bat ikusten badute, ekin eta isilik gera ez daitezen".

Aurten, gainera, Tafallako hiru peñetako kideek parte hartu dute, baita erakundeetako eta hiriko talde feministako ordezkariek ere.

Kanpaina asteazken honetan aurkeztu dute Jesus Arrizubieta alkateak eta Goizeder Juango berdintasun zinegotziak, jaiak hasteko lau egun falta direnean..

"Argi dago festa hauetan bizi diren edo gozatzera datozen pertsona guztiei egindako deia dela: Tafallan ez dugu erasorik onartzen" ohartarazi dute. Jaiak ondo pasatzeko egiten dira, baina inola ere ez inoren kontura ", azpimarratu du alkateak agerraldian eta gero Pedro Leralta zinegotziak Euskalerria Irratiaren sintonian. 

Kanpainaren aurkezpenean, jendea gonbidatu dute "jai hauetan parte hartzera, jakitun izanik pandemiaren ondoren jendeak gogo handia duela ondo pasatzeko, baina beti errespetuz jokatzeko".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!