Mikel Idoate (Izarra Tanatorioa): "Hilerri digitalaren xede nagusia zendutakoaren ingurukoen arteko sarea sortzea da"

Euskalerria Irratia 2022ko abu. 4a, 20:29

Izarra tanatorioak espazio digital berria sortu du. 'Izardi' izeneko hilerri digitala, hain zuzen ere. Asmo honen xede nagusia, zendutako pertsonen oroimenari eusteko gordeleku berezia sortzea.

Izarra tanatorioak sortu duen Izardi izeneko zerbitzu berriaren bidez, zendutako pertsonaren inguruan, hildako pertsonari buruz aritzeko kanal berezia sortzea da helburua.

Hildakoaren senide eta lagunen artean sere bat lotuz, oroitzapenak, argazkiak eta bestelakoak elkar trukatzeko. Mikel Idoatek, Izarra tanatorioko nagusiak, eman dizkigu xehetasunak.

Trukatu mezuak, partekatu oroitzapenak, argazkiak... urteurren ekitaldiak sortu, oroigarriak, zeremoniak... eta lagunak eta senideak sarean lotu bideak zabaltzea. Horiek dira Izardik ematen dituen aukerak. 

Izarra Tanatorioaren Izardi hilerri digitalaren inguko informazio geniaho jasotzeko, www.izardi.com ataria kontsulta daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!