Samuel Sanchez: "Lizarrako txosnetan eragileak elkarlanean aritzen gara"

Euskalerria Irratia 2022ko abu. 4a, 12:56

Egitarau oparoa prestatu dute Lizarrako Txosnetan, festen arrankerako. Ostegun honetan hasi eta igandera bitarte Lizarraldeko eta nazioarteko taldeak igaroko dira Donibaneko Uharte Doktorearen kaleko gunetik.

Egitarau oparoa prestatu dute Lizarrako Txosnetan, festen arrankerako. Ostegun honetan hasi eta igandera bitarte Lizarraldeko eta nazioarteko taldeak igaroko dira Donibaneko Uharte Doktorearen kaleko gunetik. Osatutako egitarauarekin pozik agertu da Samuel Sanchez Lizarrako Txosnetako komunikazio arduraduna.

Ohi bezala festa txosnagunean txupinazoaren bezperan hasiko da gaueko bederatzi eta erdietan ekitaldia eta txupinazoarekin. Gaueko hamaiketan Sara Hebe kartelburu duen kontzertu sorta izango da gozagai. Egitarau oparoa sortu dute era guztietako aisialdi eskaintzarekin, tartean txikienenek ere dantzatzeko aukera izanen dute larunbatean.

Lizarrako Txosnagunea gune anitza da eta herriko eragile gehienek parte hartzen dute tartean presoen aldeko mugimenduak, mugimendu feministak, euskal herrian euskarazek eta lizarrako gazte mugimenduak.

Beraz jai gogo handia duenak badaki, gaur bertan gerturatu daiteke Lizarrako Txosnetara festen bezperan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!