Beltxaren taldeak, Ekin argitaletxea, Amaiur 1522-2022 taldea, Amaiur Gaztelu elkartea eta Aranzadi zientzia elkartearen laguntzarekin '500 urte Amaiur' lana argitaratu du. Hamaika kantutan txistua eta ahotsa oinarri gazteluaren historia eta egungo ekimen berri ematen dute. Bi kontzertu emanen dituzte aste honetan: lehena, aurkezpenekoa Amaiurko elizan ostegunean; bigarrena, Erron larunbatean.