Et incarnatus orquestra, Eva Franco moda diseinatzailea, Oinkari Dantza Taldea, Gorka Hermosa, Olaia Intziarte, Jean Mixel Bedaxagar, Joseba Irazoki, Aire ahizpak Elizondoko Abesbatza txikia eta Amaiurko Gaztelu abesbatza izanen dira partaide, beste hainbat gonbidaturekin batera.
Musika, antzerkia, moda desfilea… guztiak uztartu ditu Jon Maia Soriak helburu zehatz batekin.
Zerbait berezia antolatu nahi zuten amaiurtarrek eta horren bila jo zuten bertsolariarengana. Akaso ez zuten halako emankizun bat.
Aurrera begira eginiko obra da beraz Jon Maia Soriak osatutakoa, Amaiur 2022-2522. Aurkituko gaituzuenoi. Nolabait etorkizuneko nafarrei utziko zaien pieza arkeologikoa.
Emankizuna abuztuaren 6ean larunbatean izanen da, gaueko bederatzi eta erdietan. Sarrerak salgai daude Amaiur.eus atarian, 20 euroan helduentzat, eta pase bakarreko obra izanen da. Erne, heldu den astean sarrera bikoitza zozkatuko baitugu Euskalerria Irratian.