Eztabaida eta liskarra berriro festen erdigunean izan ziren Elizondon. Mutildantza parte hartzaileak aspaldi egiten dituzte Baztango herrietan baina oraindik badira batzuk emakumea baztertu eta gizonezkoen dantza egiten dutenak. Kattalain Ezkerra izan da Guardasola saioan egoeraren berri ematen.
Aurten Elizondo eta beste herrietako festetan, kontraporgramazio horri aurre egitea erabaki dute Baztango emakumeek.
Gogor salatu dute, gizon talde batek programatutako dantzak emakumeen aurkako erasoa dela eta bestelako erasoak burutzen dituztela eskualdeko emakumeek folklorea aitzaki dutenak.
Honekin batera, honakoa azaldu du Ezkerrak, argi dute e"z dutela tradiziorik traizionatu nahi, baizik eta tradizioaren transmisioa bermatu herria eraikitzen jarraitzeko".
Festetan beraz gozagai izan beharko lukeena oraindik eztabaida piztu eta arrakalak mantentzeko baliatu nahi dute batzuek, baina geroz eta gehiago dira ospakizunaren eta berdintasunaren alde egiten dutenak.