Merkatuko zalantzak harrobiko jokalarien aurrerapausoek estali dituzte

Udaren erdian gaude baina dagoeneko futbolaz hitz egiteko unea heldu da, hiru aste eta erdi falta dira Osasunak eta Sevillak ligari hasiera emateko! Sadarren izanen da abuztuaren 12an eta Euskalerria Irratian eginen dizuegu kontakizuna.

Gaur bigarren lagunartekoa dute, Frantziako lehen mailara igo den Touluseren kontra. Oier Zumarraga futbol analistarekin aztertu dugu gorritxoen egoera.