Hasi da unibertsitatera sartzeko hautaproba

Euskalerria Irratia 2022ko eka. 7a, 09:53

Nafarroako Unibertsitate Publikoan, gaurtik hasi eta ostegunera bitarte, unibertsitatera sartzeko azterketak eginen dituzte 3.708 lagunek. 952k euskaraz eginen dute. San Fermin ikastolako ikasle eta irakasleekin mintzatu da Euskalerria Irratia.

Urduritasuna bistakoa izan da goizean goizetik Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Izan ere, gaurtik hasi eta ostiralera bitartean Batxilergoa amaitu berri duten 3.708 ikasle inguruk hartu dituzte unibertsitateetako gelak, unibertsitatera sartzeko azterketak egiteko. Horietatik 952k euskaraz egingo dute hautaproba. 9:30ean hasi da lehenengo azterketa, gaztelania eta literatura. Espainiako historia ikasgaiko proba eguerdian izanen da, eta 16:00etan eta 18:30ean ingelesa, frantsesa eta alemana maila neurtuko zaizkie.

Bihar, berriz, Euskal Hizkuntza eta literatura azterketa izanen dute goizean goiz. Ondoren, matematika probak izanen dira. Arratsaldean, berriz, biologia, enpresaren ekonomia eta arte eszenikoak izanen dira. Ostegunean amaituko dute hautaproba. Filosofiaren historia, fisika, greziera, ikus-entzunezkoen kultura, kimika, artearen historia, geologia, geografia eta diseinua izanen dira azken probak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!