Nora Goñi (ADEMNA): “Esklerosi anizkoitza dutenen hitza kontuan hartu beharko litzateke osasun politikak garatzerakoan”

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko mai. 30a, 10:01

Maiatzak 30 egun ditu gaur, eta esklerosi anizkoitzaren mundu eguna da. Gazteluko plazaraino martxa eginen du ADEMNA elkarteak Antsoaindik 10:30ean.

Esklerosi Anizkoitza gaixotasun konplexua, heterogeneoa da, askotan gaizki ulertua da. Hori uste du ADEMNA elkarteak. Nazioarteko eguna baliatuz gaixotasuna ezagutzera emateko ekitaldiak antolatu dituzte. 

"Esklerosi Anizkoitza duen pertsona, erdigunean" leloa aukeratu dute 2022ko Egunaren Munduko kanpainarako, pertsonen bizi-kalitatearekin lotutako erabakietan, Esklerosi Anizkoitza duen pertsona erdigunean egotea garrantzitsua deritzote eta.

Gaur martxa eginen dute Antsoaindik Gazteluko Plazaraino, 10:30ean. Ekainaren 3an, ostiralean, ekitaldia antolatu dute. EM Konexioak: esklerosi Anizkoitza duten pertsonak mahaingurua eginen dute Iturramako Civivoxen izango da 18: 00etan. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!