AMaia Nausia Pimoulier. Eusko Ikaskuntzako proiektu arduraduna. Historialaria. Nafarroan sortu den emakumezko historialari belaunaldi berriko kidea. Feminismoaren azken olatuak bultzatu zituela dio, eta urteekin begirada feminista zorrozten ari zaiola. Ni casadas ni sepultadas (Ez ezkonduak ezta lurperatuak ere) liburua plazaratu berri du, Txalaparta argitaletxearen eskutik, XVI. eta XVII. mendeetako alargun nafarretatik abiaturik, Europako garai haietako patriarkatua azaltzeko. Mikrotik makrora. Bazterretik zentrora.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.