M28 udal eta foru hauteskundeak

Laura Aznal izanen da EH Bilduko zerrendaburua

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 6a, 13:16

Joseba Asironek hautagai gisa errepikatuko du hiriburuan. Mahai politikoek egindako proposamenak dira. 

Laura Aznal izango da EH Bilduren Nafarroako Parlamenturako zerrendaburua. Alderdi subiranistaren mahai politikoak egungo parlamentaria proposatu du 2023ko maiatzeko hauteskundeetan zerrendaren buru izateko. Bestalde, Joseba Asiron EH Bilduk Iruñeko Udalean duen bozeramaileak, 2015etik 2019ra bitartean alkate izan zenak, hautagai gisa errepikatuko du hiriburuan.

Barne prozesurako hautagaitzak aurkezteko epea igande honetan amaituko da, baina ez da hautagai alternatiborik espero. 

Anzalek Bakartxo Ruiz ordezkatuko du. Aste honetan baieztatu zuen ez duela Parlamenturako zerrendan errepikatuko. Hautagai-zerrendaren buru izateko hautagaiak aurkezteko epea amaituta, bestelako proposamenik ez badago, alderdiaren oinarriek, bilkide-izena hartzen dutenek, izendapena berretsiko dute maiatzean. 26tik 28ra eginen da bozketa.

Zerrendak egiteko barne-prozesua azaroan osatuko da. Zerrendako kide izan nahi duten bilkideek  aurkeztu ahal izango dute hautagaitza, eta ondoren zerrenden batzordeak prestatuko du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!