Eduardo Santos: "Legea ez da izanen Elizaren aurkako eraso bat, giza eskubideen aldeko urratsa baizik"

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko api. 26a, 09:57

Nafarroako Gobernuak lankidetza hitzarmena sinatu du Sexu Abusuen Biktimen Elkartearekin. Biktimen aitortzarako foru legearen beharra azpimarratu du Eduardo Santos justizia kontseilariak, eta Elizaren parte hartzea izanen duen adituen batzordea eskatu du.

Nafarroan Eliza Katolikoaren baitan 1948tik 1985era izandako sexu abusuak ikertu ditu dituzte Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak. Otsailean, 60 biktima inguru atzeman zituzten, baina hori izotz mendiaren punta besterik ez dela uste dute, beste hamabi agertu direlako tantaka. Biktimen aitortza lortzeko bidean, beste pausu bat eman zuten atzo Nafarroako Gobernuak lankidetza hitzarmena sinatuz Sexu Abusuen Biktimen Elkartearekin.

Biktimentzako bulegoa jarri du martxan departamentuak erregistroa osatzeko, eta lege proposamen bat bideratu du biktimen aitortza eta erreparaziorako. Nafarroako Parlamentuan eztabaidatzen ari dira. Santosen iritziz, Elizaren parte hartzea izanen duen adituen batzorde independente baten sorrera eragin beharko luke. 

Bi urte dira gaiari lotuta Nafarroako Gobernua Elizarekin lanean ari dela. Duen jarrera baikorra eskertu du kontseilariak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!