Maitane Vilariño: "Aukera polita dugu aurten, baina hurrengo partiduan izan behar dugu burua"

Euskalerria Irratia 2022ko api. 19a, 11:26

Maitane Vilariño (2002/06/30, Olazti), Osasunaren lehen taldeko jokalari gazteenetako bat eta garrantzitsuenetako bat da. Aurten eginiko 7 golek taldeko golegile nagusi gisa kokatu dute. Metropoli Foralean izan da, taldearen norabidea eta bere ibilbide pertsonala aztertuta.

Futbolaren tartea irekiko dugu jarraian. Inork ez zuen urtarrilean espero, baina presioa gainetik kenduta, gora begira jarrita dago Osasuna, nahiz eta larunbatean Santanderren irrist egin zuen. Belaunaldi aldaketa dagoeneko ere Kakun Mainzen taldean suma dezakegu eta talde pieza garrantzitsua izaten ari da Maitane Vilariño.

  • Eta gurean dugu, egun on Maitane.

 

  • Egun on. Oso ongi eta zu?

 

  • Nahiko ongi ere. Beno. Gertukoenetik hasita, gris xamarra lehenengo galdera. Pena bat Santanderren garaipena lortu ez izana.

 

  • Azkenean deskantsuan 0-1 eginda eta sailkapenean lehenengo izanda, ez dakit presioagatik edo hori jakiteagatik Racingek aurrerapauso bat eman zuen eta gola sartu ostean gu beherantz joan ginen eta gero beste bat sartu zuten eta garaipena beraientzat.

 

  • Hala ere, taldearen bolada ona izaten ari da eta liga amaiera arte final bana duzue, sei partidu. Nola ikusten dituzu taldearen aukerak?

 

  • Taldearen aukerak lehen genituenen berak dira. Nahi dugu gora joan, lehenengo postuan egon, azkenean hurrengo urtean lehen mailan egoteko eta bueno orain oraindik sei final falta dira eta partida oso zailak daude aurretik, guretzat eta beste taldeentzat ere.
  • Aipatu dugu sarreran, urtarrilean helburua bestelako bat zela zirudiela, jaisteko play-out-a ekiditea eta 2. maila berri horretan egotea. Baina orain gora begira jartzeko aukerak soilik ez motiboak ere badituzue. Liderra 2 puntura dago.

  • Azkenean bueno guk hasieratik lehenengo postu hori nahi genuenez, oso zaila zen, azken finean apur bat kostatzen zitzaigulako. Baina gero irabazten eta irabazten hasi ginen eta azkenean hor gaude, ez, lehenengo postua oraindik ere nahi dugu. Baina hori pixkanaka egin behar dugu, sei final falta dira eta partidaz partida begiratu behar dugu. Orduan hurrengo partida Zaragozaren aurka da, hemen etxean gainera, eta orduan horri begira, hiru puntuak atera behar ditugu eta gero ia jarraitu.
  • Iaz ere beheko parteko taldeen aurka kosta egin zitzaion taldeari garaipenak erdiestea. Sailkapenari begiratzen badiogu, ez dirudi. Badirudi goiko bloke bat dagoela eta gero beste hainbat talde, baina horrek esan nahi du oso liga parekatua dela, maila oso liga parekatua izaten ari da.

  • Esan duzu bezala, guk orain hirugarrena gaude, baina 2 puntu gehiago dituzte lehenengoek eta gero azpitik ere seigarren postuan dagoenarekiko hiru puntuko diferentzia dugu. Orduan oso liga borrokatua izaten ari da eta bueno erlaxatzen bazara, azkenean gero jartzen zara zazpigarren, gero ere bi irabazten dituzu eta zaude bigarrena.
  • Taxoaren asko entzuten da, “ Erlaxatzen bagara, oso txarrak gara”.

  • Bai, bai, bai.
  • Arlo pertsonalean nola baloratzen duzu denboraldia?

  • Nik uste dut denboraldi talde moduan denboraldi ona egiten ari garela. Nahiz eta hasieran pixka bat kostatu eta orain Racingen aurka istripu hori izan, nire ustez oso ongi egiten ari gara lana. Eta bueno pertsonalki ere oso ongi. Azkenean ez nuen espero horrenbesteko protagonismoa, eta hori azkenean ere talde batetik igo naiz eta hori ez nuen espero.
  • B taldeko zure taldekide ohiek ere, igoera lortu dute. Taxoaren gauzak ongi egiten ari dira?

  • Azkenean partida bat falta da beraien liga bukatzeko. Igande honetan, Zubietan, Realaren aurka eta bueno beraiek jada esan duzun bezala igo dira eta lasaiago jokatzen dituzte partidak eta irabazten jarraitzen dute. Orduan oso ongi. Bai.
  • Aipatu duzu, estudioan sartu aurretik, partidu bakoitza final bat izango dela, aipatu dugu ere elkarrizketa honetan. Baina ikaratuta, ez, motibatuta ikusten zaitugu. Pentsatzen dut ez duzula eta taldeak ez duela helbururik baztertzen. Baina zein da bidea hurrengo 6 partidetan helburua lortzeko?

  • Nire ustez bidea da partidaz partida aurrera egitea. Hasieran Zaragoza, gero Oviedo eta gero hurrengoa. Zeren begiratzen badugu Espanyolen aurkako partida… oso zaila izango da. Orduan partidaz partida hobe eta partida bat prestatu, iragazi, bestea irabazi eta zelaian. Erraza dirudi, ez da erraza, gero lan asko dago atzean. 
  • Igandean Zaragoza dator Taxoarera. Haiek ere dena dute jokoan, beheko partera begira ari dira aragoitarrak. Nolako partida espero duzu?

  • Zaragozaren aurka diren partida guztiak bezala, oso-oso zaila. Azkenean beraiek gure aurka oso ongi jokatzen dute eta bueno beti asko kostatzen zaigu beraien aurka jokatzea, baina ongi prestatzen baldin badugu partida eta motibatuta ateratzen bagara, nire ustez dena posible da.
  • Denboraldia hasi zenuten taldekideren batekin lesionatuta. Tartean ere Lorena Herreraren lesio larria izan zen. Lorena bueltatu zen eta berriro min hartu zuen. Horrelako gertakariek ere taldearen animoan eragingo dute, ezta?

  • Azkenean pixkanaka-pixkanaka jada ari gara. Taldekide guztiak berreskuratu egin ditugu, jada. Mireia hasieran ez zegoen eta orain jada dago gurekin. Gero Patri ere lesionatu egin zen eta bueltatu da. Eta zuk esan duzun bezala Lore ere, baina bueno Lore ia bueltan da. Orduan, azkenean lesio guztiak taldeak nabaritzen ditu, , baina nire ustez taldeak ongi, tira, lesio horiek ongi eraman ditu.
  • Azken urteetan nabaritu da Osasunaren nesken taldeari kosta egin zaiola ildo bat eramatea, baina badirudi Kakun Mainzek asmatu duela eta klubak ere asmatu duela Kakunekin. Nolako entrenatzailea da? Oso serio ikusten dugu eta badakigu nolako disziplina eramaten duen. Baina pentsatzen dut ere gertutasuna garrantzitsua dela entrenatzailearen partetik.

  • Bai, beti gure atzean egoten da, ea ongi gauden, zer behar dugun… Baina bai, esan duzun bezala, azken finean dena daukagu jokoan eta hor atzean dago exijitzen, exijitzen dago intentsitate handiarekin.
  • Klubak ere emakumeen futbolaren aldeko apustua egin du. Hor daude zuen bi taldeen, behintzat lehendabiziko bi taldeen emaitzak. Lehen taldea hor dago bai lehenengo mailan edo 2. maila berrian jokatzeko aukera guztiekin. Reto Iberdrolara, gizonezkoen formatuarekin alderatuta, 2. B maila izango den, horretara igo da bigarren taldea. Taxoaren harrobia badago.

  • Azkenean taldeak, Osasunak ere nahi du igotzea. Guk igo nahi dugu lehenengo maila horretara. Bigarren taldeak ere igo nahi zuen eta lortu du eta orduan nik hori, motibazio hori nire ustez ere nabaritzen dela klubaren aldetik eta, jokalariak eta zaleen aldetik ere.
  • Emakumeen futbolean profesionaltasunerako urratsak ematen ari dira heldu den urtean jada ligan. Badirudi dagoeneko lehenengo maila profesionala izango dela. Entzun genuen horren garrantziaz hitz egiten Irene Paredes jokalaria, tartean futbol zelaien kalitateaz ere mintzatu zen. Egia da bueno Taxoaren anexoak hor egon direla eta oso zainduak dauden futbol zelaiak direla. Gaur egun belar naturaleko futbol zelaietan jokatzen duzu. Zuk ere uste duzu oso garrantzitsua dela, futbol zelaiak zaintzea, futbol profesionalerako bidean?

  • Azkenean futbol zelai hori gaizki baldin badago, joko aldean ere nabaritzen da asko. Azkenean pase bat ematen baduzu eta joaten bada botatzen baloia… Orduan ere partidan ere nabaritzen da, baina bueno nik ez diot garrantzi handia ematen. Normalean beti kontzentratuta gaude, partida ona egitean eta akats asko ez egiten eta bueno niri behintzat ez zait asko inporta.
  • Asko galdetu dizuete. Pentsatzen dut ere aldagelan zurrumurrua izango dela. Sadarren jokatu nahi izango zenukete denboraldi honetan?

  • Azkenean ni hemengoa naiz. Beti esaten dudana. Nafar batek beti, futbola gustuko badu, beti nahi du Sadarren jokatu. Orduan niri bai gustatuko litzaidake. Baina bueno irekitzen badute ongi eta ez baldin badute irekitzen, Taxoaren ere ongi jokatuko genuke.
  • Hori galdetu behar nizun. Denboraldiak aurrera egin ahala, eta jada belar naturaleko futbol-zelaian arituta, geroz eta jende gehiago gerturatzen da nesken Osasuna ikustera eta Taxoareko harmailak betetzen dira.

  • Jendea ere ikusten ari da hor gaudela, ez, pauso bat falta zaigula eta pauso handi bat da jendea etortzea eta guri animatzea ere guri ere motibazio handia ematen digu.
  • Olaztin dagoeneko idolo bat izango zara. Pentsatzen dut lagunak hor izango dituzula, gainean.

  • Bai, bueno, klasikoa. Koadrilakoak ere hor egoten dira. Galdetzen. Beti bueltatzen banaiz, jendeak ere galdetzen dit, “Zer egin duzue”, edo “noiz jokatzen duzue” eta. Bai, hori ere asko eskertzen da.
  • Amaitze aldera galdetu izan dizute noizbait ea nor den futbol zelaian falta ezin zaizun taldekidea.

  • Aurten ere oso ongi moldatu naiz Iara eta Zeliarekin. Eta bueno beraiekin jolastea plazer bat da, baina guztiekin jolastea asko gustatzen zait.
  • Zer eskatu zaleei?

  • Logroñoren aurka nabaritu zen giro hori. Beheko jokalariak animatzen, danborrarekin abesten. Horrek ere motibazioa ematen du eta guk eskertzen dugu asko. Orduan jendea etortzea ikustera eta gainera animatzen baldin bagaituzte, motibazio ikaragarria da.
  • Ea golik sartzeko aukerarik duzun…

  • Irabazten badugu eta gola, gol asko sartzen baditugu, hobe. Bai.

  • Maitane Vilariño, eskerrik asko gurean izateagatik.

  • Zuei gonbidatzeagatik

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!