Garagar hanburgesak dilistekin
Osagaiak:
- % 70 presiopean prestatutako garagarra, % 30 dilista pardinekin. Tipula xehatu 1
- Azenario birrindu 1 Baratxuri xehatuaren hortz 1
- Koilarakada bat perrexil freskoa Kumino hauts pitin bat KURKUMA pitin bat
- Oliba-olio birjina estra Soia saltsa
Prestaketa:
Barazkiak oliba-olio pixka batekin saltatzen ditugu, espeziak hasieran gehituz eta shoyu tanta batzuk egosketaren amaieran (20mn inguru). Garagarra, dilistak eta barazkiak birrintzen ditugu eta perrexil freskoa ondo txikituta gehitzen diogu.
Aurreko masarekin hanburgesak eratzen ditugu, hozten utzi eta gero olioz pintzelkatutako zartagin batean prestatzen ditugu
Brokoli galdarraztatua eta azenario prentsatua
- Brokoli bat
- Azenarioa
- Itsas gatza
- ura
Azenarioa pospoloetan moztu. Bi plateren artean jarri, itsas gatzarekin, 30 minutuz gutxienez. Brokolia lore txikietan moztu.
Kazola batean jarri ura irakiten gatz pixka batekin
irakiten duenean brokolia sartu 4 minutuz, berdea mantenduko du baina sardexka bat sar dezakegu (ez dago gogorra)
Brokolia ur hotzetik pasatu (egosketa gelditzeko)
Azenarioarekin nahastu eta oliba olio eta sesamoarekin zerbitzatu adibidez
Wakamea, pepinoa eta mandarinak
Osagaiak:
- Alga wakamea (10 minutu bustita),
- Pepinoa (xerra oso finetan moztuta, 15 minutuz gatz-pitin batekin marinatuta Mandarina (zurituta eta zatituta)
- Ongailua: sagar zuku kontzentratua, limoi zukua, jengibre zukua ( jengibrea birrindu eta eskuarekin estutu likidoa ateratzeko )
Prestaketa:
Ondo nahasten ditugu osagai guztiak bol batean eta berehala zerbitzatzen dugu. Oroitu alga kopurua eguneko txikia izango da
Zereala eta proteina elkarrekin daukagu honetan, zenbait barazkiekin. Beste barazki, brokoli eta azenario modu ezberdinez prestatuak, eta alga apurtxo bat, modu freskagarri batez prestatua.
Erremolatxa eta azalore erregosia edo plantxan prestatu, bero apurtxo bat eta goxotasuna emateko. Edari bat:
Arbi daikon eta azenarioa tea
Gorputzeko koipe-andelak eta kolesterola jaisten laguntzen du. Kaltzifikazioak desegiten ere laguntzen du.
Egunero har daiteke 10 egunez.
Osagaiak:
- Katilu erdi daikon fresko birrindua
- Katilu erdi azenario birrindua
- 2 katilu ur
- 2 Shoyu tanta, edo umeboshi erdia