Umore absurdoa, kritika eta topikoak. Horiek biltzen ditu Les Bobé-Bobé konpainiaren obrak oholtzan. Josune Velez de Mendizabal aktorearen hitzetan, ikuslea islatuta sentituko da hainbatetan eskenatokian ikusten dituenekin.
Bi ahizparen arteko harremana azaltzen du, etxean itxita bizi direnak. Ahizpa nagusia hil da eta haien kabuz ezagutuko dute egunerokotasunean moldatzearen erronka. Bikiak dira, baina era bat desberdinak fisikoki eta jarrera aldetik. Batzuetan elkarrekin besterik ez dute egon nahi, bestetan ahalik eta urrutien, noski, etxe barruan itxita egonik
Esan bezala Irrizikloaren baitan eskainitako obra da Eta Kittorik ez!.