Oihan Ataun (LAB): “Esku hartze sozialeko bi mila langileren eskubideak kolokan jarri ditu OEIS patronalak”

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko mar. 25a, 10:10

2020ko abenduan akordioa lortu zuten sindikatuek esku hartze sozialeko lehenengo lan hitzarmena ezartzeko. OEIS patronalak hitzarmena inpugnatu du. Bihar manifestazioa eginen du LAB sindikatuak. 

Hitzarmenaren negoziazioan parte hartzeko aukerarik izan ez zuela dio OEIS patronalak, eta hori dela eta esku hartze sozialeko lehenengo lan hitzarmena inpugnatzea erabaki du. Bertan behera utz dezatela eskatu dute. Maiatzaren 17an izanen da epaiketa. LAB sindikatuko Esku Hartze Sozialeko arduradun Oihan Ataunekin mintzatu da Euskalerria Irratian. 

LAB sindikatuak salatu duenez, baina, hainbat bileretara deitu zituzten eta patronalak erabaki zuen ez parte hartzea. Gurutze Gorriak, Caritasek, Gosearen Aurkako Ekintzak, Ijito Idazkaritzak eta Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak ordezkatzen dute OEIS patronala Nafarroan.  

Hitzarmena 1.600 langileentzako aurrerapen esanguratsua dela dio LAB sindikatuak, eta hura defendatzeko manifestazioa eginen dute bihar eguerdian. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!