Patxiku Irisarri (EHNE): “Datorren hilabetean nork segituko ahalko duen da zalantza esne ekoizleentzat”

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 24a, 10:54

“Muturreko egoerara” heldu dira esne ekoizleak. Pentsuaren prezioaren igoerak haien lanbidera bideragarria ez izatea eragin du. Elikagai katearen legea bete dadin eskatu dute. 

Ekoizpen-kostuak etengabe ari zaizkie handitzen esne ekoizleei. Zerealen prezioak 2020tik %90 igo da, eta esnearen truke jasotzen dutenak igoera txiki bat izan duen arren, ez da bideragarria dagoeneko jaien jarduna. 40 zentimo ordaintzen diete litro bakoitzeko. 

"Administrazioari ez diogu diru-laguntzarik eskatzen, gure produktuaren prezio duina eskatzen dugu”, azaldu du Patxiku Irisarri EHNEko idazkari nagusiak. Hori bermatzeko erremienta existitzen dela ekarri du gogora: Elikagai katearen legea. Hura betez gero, prezioak duinduko liratekeela uste dute. 
Supermerkatuan 0,69 ordaintzen da esnearengatik; hala, eta prezioa bikoiztu egiten da ustiategitik supermerkatura. 80 zentimora egon beharko lukeela uste dute.

Aurreikusi dutenez, hamabost egunetan %25 igoko da esnea ekoizteko gastua, eta egoera jasanezina bihurtuko da. “Datorren hilabetean nork segituko ahalko duen da zalantza esne ekoizleentzat”, adierazi du Irisarrik. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!