Ongi egiten dugu Iruñekoak izateko da podcastaren izen osoa Yasmine Khris eta Iker Tubiak, aurkezleak. Bertako albisteei errepasoa emanez hasiko dituzte saioak, Markesinan gaur albiste buletinarekin. Atal horretan zenbait titular irakurri eta komentatu dituzte, baita Iruñerriko auzo eta herrietan gertatutakoak kontatu ere. Ondoren, parranda giroko istorioak izanen dituzte aipagai Badakit zer egin zenuen azkenengo parrandan atalean.
Elkarrizketa bat ere izanen da saio bakoitzean, eta elkarrizketatuaren ohiko gaiaz hitz egitea debekatuta egonen da. 0. saioan Amets Aranguren elkarrizketatu zuten, Ibil Bedi taldeko kidea, eta debekatuta zegoen musikaz hitz egitea.
Kontsultorio bat ere badu saioak: Ez da niretzat, lagun batendako da. Jendeak Laban dagoen poto batean idatzitako galderei eta iruzkinei erantzunen diete saioen bukaeran. Azkenik, mikro irekia izanen da, eta sententzia batekin bukatuko dira saio guziak.
Podcasta Euskalerria Irratiaren webgunean zabalduko da. Horretaz gain, ohiko plataformetan entzun ahal izanen da.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!