Uxue Razquin liburu ereilea elkarrizketatu dugu (debekatuta dago literaturaz hitz egitea). Horrekin batera: kontsentsuzko hautagaia Iruñerako, kilikien plantoa, Amaia Montero irriengatik, detektibeak, serie hiltzaileak eta supermerkatuko kanta gogaikarri bat.
Idoia Tapia nafar erresinulari elkarrizketa egin diogu (debekatuta dago Skabidean taldeaz hitz egitea). Horrekin batera, hauteskunde kanpainari errepaso zabala egin diogu: piramideak, matchak, lioak eta Simpsondarrak. Espaloietatik dabiltzan erraldoiak eta ezkongaien despediden inbasioa ere hizpide izan ditugu.
Albina Stardust Burlatako erreginari elkarrizketa egin diogu (debekatuta dago Drag-az hitz egitea). Horrekin batera Erresuma Batuko letxugak, itzultzaile creepyak, galdera bat bidali digute Mexikotik eta Burlatako marika ikonikoak. Aterkien kontra eta abanikoen alde.