Zinema esperimentalaren bitartez, kartzelako mundu ezkutuaren berri eman nahi izan du Santestebanek bere filmean, gatazkaren kontakizun lineal eta maskulinoetatik at, estereotipoak apurtuz, iruditeria berria sortuz. Izan ere, ezkerrak oro har iruditeria berritzeko premia larria duela uste du Santestebanek.