Kaotiko taldea oholtzetara itzuli da. Aurreko asteburuan ekin zioten diska berriaren aurkezpen birari. 'Sin Filtro' du izena eta hori bera kantetan nabaritzen da: "guk ekoitzi dugu, eta inork ez digu esan, nola egin eta zer esan behar genuen", adierazi du Xabi Aldazek.