Funtzio Publikoko kontseilari Javier Remirezek ez du zehaztapen askorik eskaini. Funtzio Publikoko mahai orokorrean sindikatuek aurkeztutako alegazio “zenbait” baloratzen ari direla esan du gobernu saioaren osteko agerraldian. Sindikatuen proposamenekin behin betiko testua osatzen ari da Nafarroako Gobernua, eta kontseilariak baieztatu duenez “funtsezko aldaketarik” ez du izanen.
LABek eta ELAak Euskalerria Irratian salatu dutenez, UGT eta CCOO sindikatuen eskari "murriztaileak" dira gobernuak aintzat hartuko dituenak.
Testua osatzean mahai orokorra deituko dute, sindikatuek iritzia eman dezaten. Testu hori Nafarroako Kontseilura bideratuko dute ondoren, honek ekarpenak egin ditzan. Ekarpena ez da lotesleak izanen.