San Jose zuhaitzak ohi baino hilabete lehenago atera ditu hostoak, iruindarrei udaberria badatorrela iragartzeko

Juan Kruz Lakasta 2022ko ots. 21a, 13:10

Zuhaitz Zaharren Elkarteko kide Mikel Belaskorekin mintzatu gara, Takonera parkeko zuhaitz bereziaz.

Iruñean, zuhaitz bakar batek du izen propioa: San Jose zuhaitzak, gaztelaniaz el arbolico de San Jose deitzen duten horrek, hain zuzen ere. Takonera parkean dago, Tres Reyes hotelaren ondoko kioskotik hurbil. Gaztainondo bat da, itxuraz, ingurukoak bezalakoa, baina badu berezitasun bat: inguruko zuhaitzok baino hilabete lehenago ateratzen ditu hostoak.

Tradizioaren arabera, San Jose egunean ateratzen ditu hostoak, martxoaren 19arekin. Hortik datorkio izena eta ospea, XX. mendean iruindarrei udaberriaren etorrera iragarri izan dien arbolari. Aurten, ordea, hilabete lehenago egin du, otsailaren 19rako hain zuzen ere, Zuhaitz Zaharren Elkarteko Mikel Belaskok twitterren azaldu eta argazkiz dokumentatu duen bezala.

Belaskorekin zuhaitz berezi honetaz mintzatu gara Metropoli Forala saioko lehen deian.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!