Arratsalde on, Entzuleok. Gaurkoan Julen Linazasoro lagunarekin, gai ilun bat jorratuko dugu. Niri behintzat zer pentsa handia ematen dit gai horrek: Sugar Dating-a. Sugar Daddiez eta sare sozialez hitz egingo baitugu.
Arratsalde on. Hori da. Bueno, pixka bat ez dakienarentzat zer den Sugar Daddie edo Sugar Babieak, azalduko dut: Maila ekonomiko altuagoa duen heldu bat da Sugar Daddie edo Sugar Mommie-a, 40-50 urtetik gorakoa. Eta honek egiten duena da jendea bilatzen du eta diruaren truke edo oparien truke edo horrelako bizitza ekonomiko bat eskaintzearen truke akordio sexualak edo konpainia, horrelako gauzak, bilatzen ditu. Beste aldean daudenak dira haur edo gazteak, Sugar Babieak. Zehazki, normalean, 18, 19, 20 urtekoak direnak eta dirua bilatzen dute Daddie edo Mammie-en eskaintzaren truke. Beno, beraz, pixka bat aprobetxatzen dira, gazte hauen egoeraz. Nolabait zehaztearren Sugar Daddie hauek aprobetxatzen dira fabore sexualak eta abar jasotzeko. Gertatzen dena da erlazio mota hau orain dela 10 urte sortu zen edo ezagutzera eman zuen Estatu Batuetan eta negozio eredu mota batean bihurtu dela. Badaude aplikazioak, web orrialdeak horrelako pertsonak elkartzen dituztenak, bai helduak direnak eta bai gazteak diren hauek, jendea ezagutzeko aplikazioen modura. Aplikazio normalak dira. Zer gertatzen da? Negozio eredu horrek sortzen duena da enpresa horiek harreman mota hau bat nolabait zuritzea: Gazteei dei egiten diete esanez “opari pila bat izango dituzu, tourrak eta bidaiak oparitzen dizkizu eta gainera luxua izango duzu eta ez duzu egin behar deus, bakarrik da konpainia egin behar diezu eta beraiekin egon”, baina ez diete esaten dena, manipulazio txiki bat egoten da ez dietelako zehazten sexua egongo dela. Bai edo bai.
Azkenean, niri behintzat iradokitzen diana Prostituzio praktika bat nolabait.
Hori da. Sare hauen arduradunek esaten dute ez dela prostituzioa, haien arabera positiboa da. Azken finean dirua sexuaren truke da, baina haiek esaten dute ez dela horrela, opariak eta horrelako gauzak jasotzen dituztela konpainiaren truke. Baina noski, konpainia horren azkeneko ondorioa sexua da. Azken finean parekoa da, baina pixka bat zuritzeko eta jende gehiago erakartzeko esaten dute ez dela berdina (sugar dating-a eta prostituzioa).
Aipatu duzu hau Estatu Batuetan gertatzen hasi zela, nolabait zorpetze maila handia delako hainbat gizarte-eremutan, non gazteak zorpetuta ibiliko diren ikasketak zein osasungintza primatua dela eta. Baina, gurera ere iritsi da. Aplikazioen bidez ere egiten da sugar-datinga hemen?
Hemen nagusiki lehen harreman hauek sare sozialen bitartez egiten dira. Nik arlo honetan oraindik ez dut aplikazio zehatzik ezagutzen, momentu. Baina sare sozialetan, Tik-Token edo Instagramen badaude Sugar Daddieak, Sugar Mommieak eta Sugar Babieak. Hau da konpainia bilatzen dutenak eta euren burua konpainiarako eskaintzen dutenak. Aurreko astean egon nintzen ikastetxe batean DBH ikasleekin. Eta sareei buruz hitz egin genuen, eta ikasle askok ezagutzen zuten gai hau. Eta baten batek esaten zuen “Sugar Dadie bat nahi dut”. Zerbait normala izango balitz bezala ikusten dute galdetzen zaienean. Azken finean mezua da luxuzko bizitza, bizitza erosoa, soilik konpainiaren truke. Eta badaude adibidez publikazio asko eta kontu asko non aholkuak ematen dituzten Sugar Babie on bat izateko: zer egin behar den lehendabizi gerturatzeko, zita eta horrelako aholkuak ematen dizkiete. Kontrako aldean ere aholkuak ematen dizkiete Sugar Daddiei, gaztetxoak bilatzeko.
Jarri berri duzu eskola batekoa edo institutu batekoa dem adibidea. Hor noski, adingabeak dira. Pentsatzekoa da sarri tartean adingabeak egongo direla Sugar Babbie gisa.
Noski, hemen badago pederasta komunitate bat saiatzen dena hau zuritzen eta baita normalizatzen ere, sugar babieak 18 urte baino gutxiagokoak izatea. Orduan hasi gara ikusten publikazio asko 17 urtez azpikoak eskatzen dituztenak. Noski, hori dagoeneko serioa da. Ez dira helduak, adingabekoak dira. Baina komunitate hauek saiatzen dira hori egiten, ba normalizatzen beraien desioak. Eta azkenean orain 17 urtekoak eta saiatzen ari dira geroz eta gehiago adina jaisten.
Gero ere, hemen pentsatu behar dugu bueno 18 urte izanda ere, 17, 18 urterekin, heldutasun maila ez dela horren handia. Legez agian 18 urtekin. Hor egon daiteke ere nonbaiteko etekina ateratzen duten, ez dakite pertsonak, fede txarrez aritzen diren pertsonak.
Beti norbaitek egoera ekonomiko altua daukanean, kontrakoa bilatzen du. Desoreka handiak sortzen dira eta gainera manipulatu egiten dituzte eta jolas horren ondorio naturala bezala bihurtu dute Orduan, gazte asko ari dira ikusten bizitza mota bat beraien ustez luxuzkoa dena eta oso erraza dena, baina ez dakite beste aldean dagoen guztia. Eta Estatu Batuetan orain baita hasi dira esaten ere arreta deitzen ikusi dutelako egoera hauek ere ondorio izan dezaketela esplotazio sexuala. Gertatzen da. Kasu argi asko daude, Sugar Babie asko daude, dirua behar duten gazte asko dago. Bestaldean Suggar Daddie edo Suggar Mammie-ak badaude baina ez horrenbeste. Gutxiago daude. Orduan, gaztetxoen lehenengo gerturatzeak oso erasokorra izan behar du. Konpetentzia handia dute. Orduan zer egiten dute? Normalean eskaintzen ditugun segurtasun irizpideak saltatu egiten dituzte: zuzenean kontaktuan jartzen dira, joaten dira haiengana… eta horrelako egoerak oso arriskutsuak dira maiz.
Zeintzuk lirateke segurtasun irizpideak?
Lehenik, kasu hauetan beti, norbait ezagutu nahi baduzu, beti leku publiko batean aritu behar gara, beti beste norbaitekin joan behar gara. Ez joan bakarrik eta beti egunean, argitasunean, ez dakizulako nor agertu daitekeen, ez dakizulako zenbat pertsona agertu daitezkeen. Adibidez, jendea ezagutzeko aplikazio hauek direla eta: Tinder eta hauek guztiak direla eta sexu-erasoak handitzen ari dira. Jendea joaten da ezezagunen etxeetara, sexua izatera, baina gero iristen dira eta ez dituzte ezagutzen eta agian nahi ez dituzte gauzak egitera behartzen dituzte. Eta gero hori nola justifikatzen duzu? Bai, nahita joan zara, baina hori ez zenuen egin nahi… Zaila da gero hori justifikatzea.
Aipatzen ari ginen, normalean, Sugar Daddie hauek, Sugar Mammie hauek badira botere ekonomiko bat dutenak, behintzat estatus bat badutenak. Eta noski harreman hauetan beti menpekotasun hori sortu daiteke. Hori, ez da harreman orekatu bat, hor botere abusu bat egon daiteke, ere desoreka bat.
Hori da beti gertatzen dena prostituzioan bezala. Ahulagoak direnak daude besteen menpe. Eta gero, gauza da sexua normala izatea, baina gero bakoitza gustu batzuk ditu eta orduan agian behartuak sentitzen dira nahi zituzten gauzak egitera eta hori ere oso gogorra da.
Gero gainera pentsatzen dut hemen ba bere burua eskaintzen ez duten gazte askok, sareetan bere dantzak ala bere jokoak egiten ari direnak ala besterik gabe famatu batek igo duen zerbait imitatzen ari direnak, egun horrelako kontaktuak jasoko dituztela eta nolabait ere agian behartuta edo erasotuak sentitu daitezkeela, edo intimidatuak.
Ba hori baita ere gertatu da eta gainera ikusten ari naizena da badaude Sugar Daddien kontu hauetan adingabeko pila bat komentarioetan jartzen dutela nahi dutela Sugar Babie izan: “Ba itxoin 18 urte izan arte eta hasiko naiz bilatzen”, “nik ere nahi dut, non aurkitu dezaket?”… Eta badago jende pila bat adin txikikoa dena, hori nahi dutena.
Geroz eta tamaina handiagoa baldin badu ere, gurean pentsatzen dute aplikazio hauek iritsiko direla. Nola erregulatu daiteke hau? Bai erabiltzaile gisa eta bai arau jartzaile gisa?
Guk aholkuak erabiltzaile gisa ematen ditugu. Ikuspuntu kritiko bat garatzea bultzatzen dugu eta hori egiteko gazteekin batera sare sozialak erabili behar dira. Noski, gazteek erabiltzen badituzte sare sozialak adin batetik adin minimoa ez daukatenean edo bakarrik daudenean… Eta gainera nerabeak direnean bere esperientzia maila oso txikia da eta manipulatuak izateko gaitasun oso handia izan dezakete. Orduan beti gomendatzen dugu aisialdia gazteekin familian egitea, nolabaiteko gida bat eskaintzeko eta baita ikusten dutena ulertzen laguntzeko ere. Hau bezala, gai pila bat dago. Informazio ugari dago eta gai askoren inguruan. Orduan oso garrantzitsua da gazteak gurasoekin batera gauzak ikustea. Gero erregulazio mailan, 18 urte baino gehiago badituzu, nik ez dakit zer egin daitekeen. Tinder ere antzekoa da. Hor ere, bakoitza nahi duen akordioetara iritsiko da.
Bai, bai, noski. Aipatu duzun gakoa da aurreiritzi kritiko hori garatzea. Eta beno, agian ere ez dakit izendapena aldatzea. Sugar dating horrek, beno, sugar horrek gehiago pozoiaz du azukreaz baino.
Klaro, hori da hori. Horregatik ikuspuntu kritikoa. Jakitea horren atzean gustatzen zaizkigun gauza asko daudela baina dena ez dela horren polita.
Julen Linazasoro, macsonrisas.es-etik eskerrik asko. Gai hauetaz ere hitz egiten duzue, zuen ikastaro eta entzun formakuntzetan eta laguntza behar duenak edo nahi duenak ba zuen kontaktua hor du webgunean.
Zuei, eskerrik asko!